XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAT: 2. Ikasgaia

Bereizketa erraz bat eginez, esan liteke epikak hitz lauz idatzirikoak barnehartzen dituela, lirikak hitz neurtuz onduak eta dramatikak elkarrizketa nagusi duten obrak.

Hala ere, hitz lauzko testu lirikoak badira; baita hitz neurtuzko narrazioak.

Ez da, beraz, zentzu hertsian hartu beharreko bereizketa.

Argi dezagun: antzezteko direnak dramatikan kokatzen dira; epikan edo narratiban gertaeren kontaketa direnak; lirikan sentimenduzko joera nabarmentzen dutenak.

Dena dela, sailkapen hau zerbait zaharkitua gertatzen zaigu gaur eguneko testuei ezartzerakoan; izan ere, urteen joanean azpijeneroek garrantzi eta nortasun handiagoa hartu dute, denak lehenengo hiru jenero zaharretatik eratorriak badira ere.

Bestalde, Herri Literatura / Literatura Ikasia edo, nahi bada, Ahozko Literatura / Idatzizko Literatura multzoak beti bi mundu desberdin bezala kontsideratu behar dira, hain dira desberdinak testuinguruan eta sortze prozesuan.

Bi literatur eredu hauek, gainera, euren azpijenero bereziak izaten dituzte, hala nola pastorala eta bertsolaritza Herri Literaturan, edo histori elaberria Literatura Ikasian.

Beste azpijenero batzuk, berriz, amankomunak dituzte: ipuina edo bertsoa bere zentzu zabalean, nahiz eta gauzapen txit desberdinak izan batean eta bestean.

Bereziki literatur testuetan, hizkuntzaren beste alderdi bati ere begiratu beharko diogu: euskalkia.

Izan ere, mende honen lehen erdira arteko testu guztiak eta bigarren erdiko asko ere bai euskalki batez edo bestez idatzirik daudenez gero, kokapenerako beste datu edo ezaugarri baliagarri bat izan daiteke testua zein euskalkiri dagokion finkatzea.

ESPRESAERA LITERATUR TESTUETAN

Hiru espresaera mota nagusi aurki daitezke literatur testuetan: narrazioa, deskribapena eta elkarrizketa.

Narrazioa:

Narrazioaren bidez denboran kokatzen diren ekintzak edo gertaerak kontatzen dira, hauek egiazkoak nahiz asmatuak izan daitezkeelarik.

Narrazioetan badira ekintzetan parte hartzen duten pertsonaia batzuk.

Ekintzek, bestalde, badute amaiera bat, kontatu denarekin erlazioan dagoena.

Mugimendua da nagusi narrazioan.

Deskribapena:

Deskribapena hizkuntzaren bidez pintatzea dela esan ohi da; deskribapenaren bidez pertsona, toki, animalia edo gauzen kualitate eta berezitasunak adierazten dira.

Estatikotasuna nabarmentzen da deskribapenean.

Elkarrizketa:

Obra bateko pertsonaiek esandakoa jasotzen denean, modu zuzenean nahiz zeharka.

Marra edo komatxoak dira ezaugarri grafikoak